SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/01/23

Sestaok bide-segurtasuna sendotu du oinezkoentzako lau pasabidetan argi-seinaleak jarrita

Lanak pasa den astean burutu ziren

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udalak argi-seinaleak jarri ditu oinezkoentzako lau pasabidetan bide-segurtasuna hobetu eta harrapatzeak izateko arriskua gutxitzeko. Esperientzia hau egiteko aukeratu diren puntuak Kueto, Vista Alegre eta Markonzaga ikastetxe publikoen aurrena daude, eta laugarren Galindo Bidea kaleko 14. zenbakiaren parean jarriko da bertan ibilgailuen trafiko handia dagoelako. Leire Fernández Obrak eta Herri Bideak arloko zinegotziak azaldu du seinaleak eguzki-energiako plaka bat daramatela eta argi-keinuak proiektatzen dituztela “helburua gidariei oinezkoentzako pasabide arriskutsu batera hurbiltzen direla ohartaraztea da eta beraz, galga zapaldu eta ibilgailua gelditu behar dutela oinezkoei pasatzen uzteko”.