SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/01/08

Ostiral Kulturalak' izeneko programak 29 antzezlan eta musika emanaldi eskainiko ditu 2018an

Sarreren prezioa 4 eta 7 euro bitartekoa izango da herritarrak kulturara hurbiltzea errazte aldera

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak 2018an “Ostiral Kulturalak” izeneko programaren bidez antolatuko diren 29 antzezlan eta musika emankizun aurkeztu ditu. Jarduera hau datorren ostiralean, urtarrilak 12, hasiko da eta abenduaren erdi aldera amaituko da, herriko jaietan eta udan egiten den ohiko etenaldiarekin.

Aurtengo programazioak antzerki ez profesionalak eta profesionalak eskainitako obrak tartekatuko ditu. Zita honetan ez dira faltako emakumeen antzezlanak, umorezko bakarrizketak, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoari esker, ezta musika klasikoa ere.

Horrela bada, 2018 urtean, Musika Eskolan ikus-entzuleen artean ezagunak diren Alberto San Juan, Lola Baldrich edo María Luisa Merlo bezalako artistek parte hartuko dute. Sestaoko herritarrek halaber aukera izango dute euskal telebista publikoan egindako lanagatik ospetsu egin diren aktore ugari ikusteko, hala nola Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Humberto Gutiérrez, Joseba Apaolaza, Lander Otaola eta Diego Pérez.

"Ostiral Kulturalak” programaren berezitasun garrantzitsuenetako bat prezioak dira. Udalak kultura zabaltzeko duen erronkari eutsiz, sarrerek, ikuskizunaren arabera, 4, 5 edo zazpi euro balio izango dute. Iazko prezio bera. Horrela, Sestaoko herritarrek, antzerkia inguruko herrietan baino prezio hobean ikusteko aukera izango dute, horietan zertxobait garestiagoa izaten baita.

Gainera, koloreetako bonoaren salmenta errepikatzen da. Bono hauek 22 eta 26 euro bitarteko prezioa dute eta lau saio ikusteko aukera ematen dute. Bono hauen funtzio nagusia ikus-entzuleei ilarak egitea saihestea da, emanaldiak ikusteko sarreren salmenta ikuskizunaren arratsalde horretan egiten baita, era honetan programazioaren fidelagoak direnak nolabait sarituz.