SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/12/22

Bere kirolaririk onenak saritu ditu Sestaok

Las Llanas Kiroldegian 200 lagunetik gora bildu dira ohiko Kirolaren Galan

rss Ezagutzera eman
Bere kirolaririk onenak saritu ditu Sestaok

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, Udal Kirol Zerbitzuaren eskutik, Kirolaren Gala ospatu berri du, urteko kirolari eta kirol elkarte onenei omenaldia egiteko xedez. Las Llanas Kiroldegian izan zen, eta 200 pertsona inguru bildu ziren bertan.

Josu Bergara alkatearen hitzetan, 2017a urte bikaina izan da Sestaoko kirolarentzat. Egia esan, bai kirolariek nork bere jardunean, eta bai kirol taldeek ere, hainbat sari nagusi lortu izan dituzte, mundu mailako bi txapelketetan, Espainia mailako zortzitan, Euskadiko 25 eta Bizkaiko 14 txapelketetan. Horiez gain, 15 zilarrezko eta brontzezko domina lortu dituzte txapelketa horietan. Zerrenda horri gehitu egin behar zaio Kontxako banderako eta Euskotren Ligako irabazle bat, Enkarterrietako bost txapelketa, eta Herriarteko Pilota txapelketa bat eta areto-futboleko Euskal Ligara izandako igoera bat. “Oso herri gutxik lortzen dute maila hori Bizkaian” azpimarratu zuen Bergarak, eta “Sestaoko kirolariez oso harro” sentitzen dela adierazi zuen.

Honako sariak eman ziren:

  • Gizonezko kirolaririk onena: Ibai Pérez (pala).
  • Emakumezko kirolaririk onena Sabrina Vega (xakea).
  • Gizonezko promes onena Gorka Caro (muay thai).
  • Emakumezko promes onena Maider Breda eta Nerea Ugalde (boleibol).
  • Herriko elkarte nabarituena: Sestaoko Alpino Kluba 
  • Banan banako Saria sustapenari: Simón Vicente.
  • Saria erakundeari, sustapen lanarengatik Benedikta Squash Taldea.
  • Herriko giltza: José Manuel Crespo (arrauna).

Aitorpena eman zitzaion Txerra boxeo elkarteko monitore den Aketza Blanco Gonzalezi, bere bizitza arriskutan jartzeagatik, Zugaztietan (Trapagaran) haiztoz erasotzen ari ziren emakume bat defendatzean.