Prentsa Aretoa
2017/12/14
Udaltzaingoak dispositibo berria jarri du abian Gabonetako hasiera dela eta
Oinezko patruila gehiago egingo ditu gune komertzialetan lapurretak saiheste aldera eta piroteknia materialen eta adingabekoentzako alkohol salmenta zainduko du
Udaltzaingoak Gabonetako kanpaina dela eta zaintzarako dispositibo berezia jarri du abian. Datozen asteotan, udalerriko gune komertzialetan lapurretak saihesteko presentzia handitzeaz gain, Udaltzaingoak piroteknia materialaren eta adingabeentzako alkoholaren salmenta ere kontrolatuko ditu saltoki eta ostalaritza establezimenduetan.
Udaltzaingoak bilera bat izan du Merkatarien Elkartearekin prebentzio kanpaina honen barruan hartuko dituzten neurriak azaltzeko. Neurrietako bat saltokien gune garrantzitsuenetan oinezko patruilak indartzea izango da, data hauetan jende pilaketak direla eta balizko lapurretak eta ebasketak kontrolatzeko.
Bilera hau baliatuz, saltokien eta ostalarien sektoreko profesionalei Udaltzainekin harremanetan jartzeko eskatu zitzaien bezeroen aldetik portaera susmagarriak antzemanez gero edo erosketak ordaintzeko erabiltzen diren billeteak susmagarriak badira.
Udaltzaingoak, bestalde, herrian Gabon jaietan antolatuko diren kultura eta kirol ekitaldien zaintza egingo du. Eginkizun honetarako Babes Zibileko boluntarioen laguntza izango du.
Piroteknia materialaren salmentari dagokionean, Udaltzaingoak saltokiei gogorarazi nahi die artikulu hauek saltzeko ezinbesteko baldintza dela Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaren baimena izan behar duela eta ezin dela artikulu solterik saldu. Piroteknia materialaren erabilerari dagokionez, gogorarazi Sestaon debekatuta dagoela petardoak botatzea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14