Prentsa Aretoa
2017/12/07
Udaltzaingoak gidarien artean alkoholemia eta drogak kontrolatzeko kanpainari ekingo dio
Datorren astean egingo da, abenduaren 11 eta 17a bitartean
Sestaoko Udaltzaingoak gidatzeko orduan alkohola eta drogak hartzearen eraginari buruzko kontzientziazio-kanpaina berria egingo du datorren astean. Kanpaina datorren astelehenean, abenduak 11, hasiko da eta igandera arte, abenduak 17, luzatuko da.
Kontrolak ausaz eta ordu ezberdinetan egingo dira ibilgailu gehien dabilen bide sareetan, helburua trafiko istripuen eragile nagusienetakoa eta errepidean dagoen faktore arriskutsuenetako bati aurre egitea delarik.
Ekimen hau Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguruko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da eta Ertzaintzarekin koordinatuta egingo da. Izan ere, urte hasieran Ertzaintzaren eta Euskadiko tokiko polizien arteko bilera bat egon zen eta bertan segurtasun gorputz bakoitzak egin beharreko trafiko kanpainak ezarri ziren.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14