Prentsa Aretoa
2017/11/27
Sestaok herritarrei eta elkarteen sareari ireki die Euskararen Plan berria burutzea
Udalak Planaren ildo nagusiak igorri dizkie entitateei, abenduaren 22ra arte ekarpenak egiteko
Sestaoko Udala lanean hasi da 2018 eta 2022 urteen bitartean indarrean egongo den Euskaren Plan Estrategiko berria egiteko. Oraingo honetan, lehen aldiz, Euskara arloak, Udalaren Euskararen Aholkularitza Batzordearen oniritziarekin, izapidetze hau herritarrei zabaltzeko erabakia hartu du. Xede horrekin, Planaren ildo nagusiak igorri dizkiete udalerriko entitateei, hauek euren ekarpenak egin ahal izateko.
Euskararen Plan Estrategikoak jarduketa eremuak eta jarduera eremu bakoitzean, Tokiko Administrazioak, udalerrian euskara sustatzeko bultzatu beharreko jarduketa zehatzak biltzen ditu. Dokumentu garrantzitsua da, hori izango baita Udalak hurrengo bost urteetan egin beharreko lanaren ibilbide-orria.
Taldeek eta kultura, kirol, gazte elkarteek, eta halaber Sestaoko ikastetxeek Planaren ildo nagusiak jasotzen dituen dokumentua jaso dute, berau bete eta Euskara arlora itzuli ahal izango dute abenduaren 22a baino lehen, helburua 2018ko urtarrilaren 9an egingo den bileran egindako proposamenak aztertu eta komunean jartzeko.
Dokumentua posta elektroniko bidez igor daiteke euskara@sestao.eus helbidera edo bestela Euskara arloan. Era berean, edozein herritarrek hala nahi izanez gero, bide hauek erabilita eska dezake Planari buruzko ekarpenak egiteko. Euskara garatzea gizarte osoari dagokion konpromisoa denez, asmoa Planaren garapenean ahalik eta parte hartzaile kopururik handienak parte hartzea du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14