SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/10/16

Udala Markonzaga ikastetxeko sarreran bide-segurtasun hobetzeko lanak egiten ari da

Udalak oinezkoen pasabide berriak margotu ditu eta kanpoaldean, zamalanetarako gunea egin du jantokiko zerbitzuaren ibilgailuak patio sar ez daitezen

rss Ezagutzera eman
Udala Markonzaga ikastetxeko sarreran bide-segurtasun hobetzeko lanak egiten ari da

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak zenbait obra egin ditu Markonzaga ikastetxe publikoaren sarreran oinezkoen bide-segurtasuna hobetzeko udalerriko zonalde honetan.

Leire Fernandez Obrak eta Hiri-bideak arloko zinegotziak adierazi duenez ekimen hau “ikastetxeko zuzendaritzak aurkeztutako eskabide bati erantzuteko izan da eta departamentuan, aztertu ondoren, irtenbide bat eskaini diogu”.

Ikastetxearen sarreran egin diren aldaketak honako hauek izan dira:

  • Oinezkoen pasabide berriak pintatu dira eta espaloian orejeta bat egin da Antonio Trueba kalearen atzealdetik ikastetxera jaisten diren familiek kalea zuzen zeharkatu ahal izateko ikastetxeko aterantz.
  • Buenavista kaleko 18. atariaren ondoan zamalanetarako gune bat sortu da (pasabidea), Ikastetxera janaria garraiatzen duten furgonetak patiora sar ez daitezen, hori arriskutsua baita adingabeentzat.
  • Buenavista kaleko 18. zenbakiaren aurrean espaloia zabaldu da ikastetxera sartu behar duten larrialdietako ibilgailuak errazago biratu ahal izateko (suhiltzaileak, anbulantziak, etab.).
  • Era berean, zirkulazioaren noranzko bakarra berreskuratzea erabaki da ikastetxeko atearen aurretik igarotzen den zirkulazioa gutxitzeko. Hemendik aurrera, Buenavistako zati honek Las Canteras aparkalekuko sarrera izateko balioko du, salbuespeneko kasuetan izan ezik, esaterako herriko jaietan, orduan eta semaforoen bidez, zirkulazioa bi noranzkoetan ezarriko da aldi baterako.
  • Oinezkoen Las Canteras aparkalekurako sarbidea hobetzeko, ikastetxearen aurrean oinezkoen pasabidea pintatu da eta arrapalan marra hori etengabea, hau piboteekin babestuko da oinezkoentzako ibilbide bat egiteko.
  • Jarduketa hau bukatzeko, lan hauek guztiak egin diren kale zatia asfaltatu egin da.