Prentsa Aretoa
2017/09/26
San Pedro Plaza estaltzeko obren lizitazioa urrian egingo da
Udalak kreditu aldaketa egin du bukaerako aurrekontua 875.000 euro arte igotzeko
Sestaoko Udalak urrian lizitatuko du San Pedro Plaza estaltzeko obrak egiteko kontratua, helburua urtea amaitu aurretik adjudikatzea izanik.
Iraileko ohiko Udalbatza Osoan, pasa den astean egin dena, gobernu taldeak azalpenak eman zituen egin den azken kreditu aldaketaren gainean, aldaketa honen helburua proiektu honi baliabide ekonomiko gehiago ematea da, eta hasiera batean 875.000 eurokoa izango da.
Tapa2 izeneko proposamenak, Udalak San Pedro Plaza estaltzeko 2016 urteko udaberrian antolatutako herritarren partaidetza prozesuan irabazle izan zenak, altzairu eta kristalezko egitura bat egitea hartzen zuen, era horretan plazaren erdigunea eguralditik babesteko.
Altzairua eta kristala eraikuntzan erabili eta prezio aldakorra duten bi material dira eta azken hilabeteotan biak garestitu dira. Hori dela eta Udala behartuta egon da proiektuaren amaierako prezioa gorantz berrikustera, horrekin ideia lehiaketako proposamen irabazlea kontserbatu eta baztertu egiten dira material merkeagoak eta luzera begira mantenu handiagoa eskatuko luketenak.
Horrela bada, proiektuaren aurrekontua onartuta, Obrak atalak kontratuaren lizitazioa egingo du eta urtea amaitu aurretik adjudikazioa egingo da. Udalak uste du plaza estaliko duen altzairu eta kristalezko egitura 2018ko udaberrirako amaituta egongo dela.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14