SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/09/05

Kirolak 224 parte-hartzaile izango dira igandean egingo den Sestaoko IV Triatloian

Aurtengo probak, Euskadiko triatloi zirkuiturako puntuagarria izateaz aparte, Euskadiko Txapelketa kategoria izango du

rss Ezagutzera eman
Kirolak 224 parte-hartzaile izango dira igandean egingo den Sestaoko IV Triatloian

ARGAZKIA JAITSI

Igande hau, irailak 10, aukeratu izan da Sestaoko IV triatloia ospatzeko, proba  Sestao Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute Sestaoko Udalarekin elkarlanean.

Aurtengo lehiaketak aurreko edizioetakoek baino garrantzi handiagoa du, izan ere luzera olinpikoko Euskadiko Txapelketa izaera izango baitu gizon eta emakumeen kategorietan (absolutua, sub-13, juniorra, beteranoak 1, 2 eta 3 eta taldeak) eta horretaz aparte, Euskadiko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da.

Bart itxi zen izena emateko epea eta 224 triatletak eman du izena proban parte hartzeko, horrek esan nahi du parte-hartze handia izango dela iazkoarekin alderatuta, iaz 160 parte-hartzailek eman baitzuen izena. Izena eman dutenen artean, gizonen eta emakumeen kategoriako aurreko edizioko Jon Unanue eta Helena Alberdi irabazleak egongo dira, beraiek izango direlarik irabazteko faboritoak. 

Madril, Guadalajara, Errioxa, Nafarroa, Kantabria, Gipuzkoa eta Bizkaiko triatletek hartuko dute parte La Benedictako Dartsenan, igandean, irteera izango duen proban. Kirolari hauekin guztiekin batera, Gasteizen, denboraldia hasteko prestatzen ari den Australiako emakume triatleta bat harremanetan jarri da antolaketa taldearekin proban parte hartzeko.

Lasterketa 10:00etan hasiko da emakumeentzat eta 10:15ean gizonentzat. Probaren lehen sektorean 1.5 kilometro egingo dira igerian, bigarrenean, 40 kilometro bizikleta gainean eta hirugarren proban 10 kilometro egin behar dira oinez errepidean zehar. Azken bi sektoreak Sestao barruan egingo dira, dena dela bizikletan egingo den errepide zati batek Trapagaraneko Salcedilloko Gainera eramango ditu triatletak, eta hauxe izango da parte-hartzaileek hiru aldiz igaro beharko duten zatirik gogorrena. Helmuga La Benedicta Kiroldegiaren ondoan egongo da.