SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/07/10

Udalak Francisco Llaseras Auzunea berriz urbanizatzeko obrak amaitu ditu

Udalak 312.640 euroko inbertsioa egin du proiektuan

rss Ezagutzera eman
Udalak Francisco Llaseras Auzunea berriz urbanizatzeko obrak amaitu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Francisco Llaseras Auzuneko patioak berriro urbanizatzeko obrak amaitu ditu. Iragan martxoan hasi ziren obrekin Portugaleterekin muga egiten duen auzune txiki hori modernizatu ahal izan da, horretarako 312.640 euroko inbertsioa egin delarik. Udaleko ordezkariek bisita bat egin dute gaur, proiektuaren emaitza bertatik bertara ikusteko.

Josu Bergara alkateak gogorarazi du agintaldi honetarako hartutako konpromisoetako bat hiri-irazkia hobetzea zela “hilerritik hurbilen zeuden auzoetan lan egiten hastea kaleen irisgarritasuna eta urbanizazio hobetzeko". “Legealdiaren bi urte hauetan La Paz Auzuneko igogailuak jarri, Miramar Auzuneko aparkalekua asfaltatu eta Francisco Llaseras Auzunea berriro urbanizatu ditugu, hiru jarduketa garrantzitsu. Balantzea positiboa da eta Udalaren egoera ekonomikoak laguntzen badu, datozen ekitaldietan lan honekin jarraituko dugu” adierazi du.

Francisco Llaseras Auzunean egindako jarduketak 1.192 metro koadroko azalerari eragin dio. Leire Fernandez Obrak eta Hiri Bideen Mantentzea arloko ordezkarik azaldu duenez, “proiektuaren bi helburu nagusiak traba arkitektonikoak kentzea eta urbanizazioaren modernizazioa izan dira, azken urteotan Sestaon eraberritu diren gainerako kaleen estetika gordeta".

Horrela bada, oinezkoen eta ibilgailuen sarrera eta irteerarako azalera berria egin da kota berean eta zoladura berriarekin mugatuta. Saneamenduko eta ur-horniketako sareak ordeztu dira, fibrozementuzko oraingo kanalizazioak kendu eta polietilenozko berriak jarriz. Bi plazatxoak eraberritu eta hiri-altzari berria jarri da.