SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/07/03

Udalak 60.000 euro inbertituko ditu ikastetxe publikoen mantenua egiteko

Udalak udan zehar obrak egingo ditu Vista Alegre, Kueto eta Álbiz ikastetxeetan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udalak 58.000 euroko inbertsioa egingo du udan zehar herriko ikastetxe publikoetan zenbait obra egiteko. Obrak Vista Alegre, Kueto eta Álbiz ikastetxeetan egingo dira eta era horretan, ikastetxeek ikasturtean zehar Hezkuntza arloari egiten dizkioten eskabideei erantzuna emango zaie. Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du programa honetan obren %60 finantzatuz, eta gainerako %40 udalak ordainduko du.

Vista Alegre ikastetxe publikoan 26.000 euroko inbertsioa egingo da hirugarren solairuko ikasgeletako 21 leihoak aldatzeko. Era horretan, Udalak segida emango dio zentro honetan azken urteotan hasitako lan ildoari, egurrezko leihoak kendu eta eraikina hobeto isolatu eta neguan berorik ez galtzeko metalezkoak jarriz.

Kueto ikastetxe publikoan 22.000 euro inbertituko dira ikasgeletako egurrezko ateak aldatzeko, hauek ez baitituzte segurtasun neurriak betetzen eta ikastetxearen kanpoko aldean dagoen sarrerako ate automatikoan bideo-atezaina instalatzeko. Gainera Udalak, iragan neguan, ikastetxeko patio estalian led fokuak jartzeko egin zen obraren erdia Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzea lortu du.

Azkenik, Álbiz ikastetxe publikoan 10.000 euro inbertituko dira zenbait ikasgela, tutoretza eta ikasleen komunetako sei leiho aldatzeko eta ikastetxearen kanpoko aldean bideo-atezaina jartzeko.

Hezkuntza arloko arduradunak gogorarazi du ikastetxe publikoetako obra gehienak uda partean egiten badira ere, urte osoan zehar ere konponketak eta mantenu lanak egiten direla, bereziki Gabonetan eta Aste Santuetan, irakasleen eta ikasleen lanean trabarik ez egiteko.