SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/06/24

Udalak Kuetoko ur-biltegi zaharra zegoen orubean etxebizitzak eraikitzeko proiektuari berrekingo dio

Orubea enkantean jarriko du eta bildutako dirua udalerrirako proiektu estrategikoak bultzatzeko erabiliko da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak Kuetoko ur-biltegi zaharra zegoen orubea saldu egingo du. Helburua, ekimen pribatuaren bidez, eremu horri bultzada bat eman eta  udalerriko herritarrentzat etxebizitza kolektibo duinak eta prezio eskuragarrian lortzea da, beti ere indarrean dagoen legediak ezarritako etxebizitza estandarrak betez. Besterentzeko lizitazioa aurten egingo da lehiaketa publiko bidez, eta lur-saila udalaren interesetarako eskaintza onena aurkezten duen lizitatzaileari emango zaio.

Jarduketa honekin, gobernu taldeak bi helburu bete nahi ditu:

  • Batetik, Kueto auzoko garapen urbanistikoa sustatu, herriaren birgaitze-urbanistikoaren prozesuan giltzarri delako, izan ere HAPO-ren parametroen arabera 140 bat etxebizitza egiteko aukera emango luke, eta inguruaren urbanizazioa; eta horrekin batera, Sestaoko gazteek eta gainerako herritarrek etxebizitza eskuratzeko aukera izango lukete. Zehatzago esanda, bi etxebizitza bloke eraikiko dira eta Bide Nagusia eta Pablo Sarasate kalea lotuko dituen errepide berria.
  • Eta aldi berean, duen ondare izaera kontuan hartuta, Udalak babes publikoko etxebizitza erosteko diru-sarrerak lortzea, ondoreen alokairu sozialera bideratuko lukeena; udalerri honetarako estrategikoak diren udal ekipamenduak eraberritzeko obrak egiteko; eta degradatutako areatan urbanizazio obrak finantzatu eta era horretan Txabarri El Sol BAI-ri bultzada sendo bat eman.

Orube honen salmenta egiteko, Sestaoko Udalak eta Foru Aldundiko Azpiegiturak elkarteak, 2011ko urtarrilaren 21ean Kueto 1.3 EU-n etxebizitzak sustatzeko helburuarekin sinatu zuten hitzarmena ebaztea adostu dute. Akordio horrek Udala Azpiegitura elkarteari jabetza ematera behartzen zuen, Udalari truke bidez eta prezioaren ordainketa luzatuz, eremu horretan eraikiko ziren etxebizitzak emanda.

Higiezinen sektorearen porrotak eta krisi ekonomiko orokorrak, hitzarmena zuten bi Administrazioei, Udalari eta Azpiegiturari alegia, ez die aukerarik eman hitzartutakoa betetzeko beharrezkoak ziren urratsak emateko; hala eta guztiz ere, ur-biltegi zaharra bota eta horrek lur-sail horretan kargak kentzean egindako urratzek, orube hori aldi baterako aparkaleku moduan erabiltzeko aukera eman du.

Sestaoko Udaleko Osoko Bilkurak, datorren asteartean onartuko du udalerrirako espediente estrategiko honi  hasiera emateko erabakia.