SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/06/19

Udalak berritu egin du familiak barnetegietara joateko diru-laguntzen deialdia

Ekimenak 1000 euro inguruko aurrekontua du

rss Ezagutzera eman
Udalak berritu egin du familiak barnetegietara joateko diru-laguntzen deialdia

ARGAZKIA JAITSI

Bigarren urtez jarraian, Sestaoko Udalak herriko familiei diru-laguntzak emango dizkie euskara ikasi eta hitz egitera barnetegietara joateko. Ekimen hau Euskara Susatzeko Ekintza Planaren barruan sartzen da, haren ataletako batean familiekin lan egitea jasotzen baita, familietan euskararen transmisioa bermatu eta sendotzeko ekintzak burutuz.

Guraso bat edo biz osatutako familiek eskatu ahal izango dute, beren seme-alabekin joateko, baldin eta gutxienez urte batez herrian erroldatuta  badaude. Diru-laguntzak norgehiagoka metodoaren bidez emango dira, hau da, eskabideen iritsieraren hurrenkeran horretarako bideratutako aurrekontu kredita agortu arte. 950 euro daude honetara bideratuta.

Aurreko urtean, programa honen bidez Udalak bi familiaren barnetegiko egonaldia lagundu zuen. Oinarrietan ezarritakoaren arabera, familia-unitate bakoitzari diru-laguntza emateko ebazpen erabakia hartzeko unean, familia bakoitzari joango den barnetegiaren gastutik diruz laguntzeko kopuruaren %75a ordainduko zaio. Gainerako %25a ordaindu gabe geldituko da egindako gastua bidezkotzen duen unera arte.