SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/06/02

Sestaoko suteak kaltetutako familien alde parte hartuko duten rock taldeak

“Sestao SOS Rock” jaialdia doan izango da eta larunbatean, ekainak 17, ospatuko da Kasko Plazan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Pako Eskorbuto, Gris Perla, M.C.D., Manifa, Los Whitos eta datozen egunotan ezagutuko den sorpresa-banda bat dira datorren ekainaren 17an ospatuko den “Sestao SOS Rock” elkartasun-kontzertuan parte hartuko duten taldeak. Kontzertuaren helburua pasa den martxoaren 12an, Bide Nagusia kaleko 80.zenbakian izandako sutean kaltetutako familien alde dirua biltzea da.

Jaialdia, plataformak berak antolatu du, Sestaoko Udalaren, rock munduko banden eta zaletuen laguntzarekin; doakoa izango da eta Kasko Plazan, arratsaldeko zortzietan hasiko da. Kaltetuek sutearen ondorioz izandako gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikoak lortze aldera, txosna bat jarriko dute Plazan.

Jaialdi honetan egongo diren bandek, familiekin elkartasun keinu bat eginik, ez dute dirurik jasoko. Talde gehienek lotura sendoa dute Ezkerraldearekin eta Gris Perla eta Los Witos, Sestaon sortutako bandak dira.