SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/05/29

Sestaok datorren ostegunean irekiko La Benedictako kanpoko igerilekuak

Instalazioak zabalik egongo dira datorren irailaren 15era arte

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak datorren ostegunean emango dio hasiera udaldiari La Benedicta kiroldegiko kanpoko igerilekuak publikoari irekiz.

Instalazioak zabalik egongo dira irailaren 15era arte eta 10:00etatik 20:00ak arte.

Udari begira, Udal Kirol Zerbitzuak zenbait jarduketa egin ditu gunean. Batetik soropilaren tratamendua egin da udarako egoera onean uzteko, eta ureztatze automatiko aldatu da.

Era berean, zirristako eskailerak konpondu eta pintatu dira eta zuhaizka berriak landatu dira igerilekuaren itxiturako hesian.

Udako abonuen prezioa, Sestaon erroldatuta dauden helduentzat honako hauek dira: 43,55 euro norbanako-txartelagatik eta 64,60 euro familiako txartelagatik. Erroldatuta ez daudenentzat, norbanako-txartelaren prezioa 66,05 eurokoa izango da eta familiakoa 95,60 eurokoa. Eguneko sarreraren prezioa 3.65 eurokoa 15 urtetik gorakoentzat eta 2,40 eurokoa 15 urtetik beherakoentzat.

Kanpoko igeritokia irekitzen denean, aldaketa bat egongo da La Benedictako igeritoki klimatizatuan, 8:30etik 10:00etara eta 20:00etatik 21:30era egongo baita zabalik.

Las Llanas kiroldegiko igerileku klimatizatua publikoari zabalik egongo da ekainean, baina uztailean eta abuztuan udaro egiten diren mantenu lanak egiteko itxi egingo da, eta berriro irekiko da irailaren 1ean.