Prentsa Aretoa
2017/05/12
Vista Alegreko haur-eskolak horma-irudi batzuk estreinatuko ditu geletan
Udalak 5.800 euro inbertitu du instalazioen estetika hobetzeko lanetan
Sestaoko Udalak Vista Alegreko haur-eskolan egiten ari diren hobekuntzekin jarraitzen du eta azkenengo jarduketan geletako hormetan horma-irudi batzuk pintatu ditu.
Haurren horma-irudi hauek, instalazioei alaitasuna emateko helburuz, marrazki bizidunak erakusten dituzte eta egonaldia abegikorragoa egiten dute bai haurrentzat eta baita hauen zaintzaileentzat ere.
Lanak pasa den hileko Pazko Astean egin dira, eta 5.800 euroko kostua izan dute.
Gogorarazi behar da Udaleko Hezkuntza arloak, otsailean, beste jarduketa garrantzitsua egin zuela Vista Alegreko haur-eskolan eta jarduketa horretan LED motako lanpara jarri ziren 8.000 euroko kostuarekin.
Gobernu taldeak espero du aurrerago haur-eskolako lurzorua hobetzea, zaharragoa den tokietan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14