SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/04/06

Sestaok Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako batelen txapelketa antolatuko du

Udalak hiru lehiaketak kirol proiektu berean sartuta aurkezten ditu, Sestao, Arraunaren Hiriburua

rss Ezagutzera eman
Sestaok Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako batelen txapelketa antolatuko du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Sestao, Arraunaren Hiriburua izeneko kirol proiektua aurkeztu du. Izen horrekin deitu da herrian egingo den ekitaldi garrantzitsu bat. Izan ere, aurten, udalerri honek izango du Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako Batel txapelketak antolatzeko ardura. Gertakizun paregabe honetan 1.700 arraunlaritik gora elkartuko dira herrian apirilean zehar.

Sestao, Arraunaren Hiriburua proiektu hau garatzeko ideia erronka berezi batetik sortu zen, bai Euskadin eta Estatu mailan ere, hiru lehiaketak agertoki berean egitearena. Ikuskizun honek sendotu egingo du, are gehiago oraindik, Sestaok traineruen kirolarekin duen harreman estua.

Horrela, apirilaren 8 eta 9ko asteburu honetan Bizkaiko Txapelketa izango da. Guztira 30 batel lehiatuko dira, ondorengo kategorietan banatuta: Kimuetan neskak eta mutilak, umeetan neskak eta mutilak, promesetan neskak, kadeteetan mutilak, gazteetan mutilak eta absolutuan neskak eta mutilak. Proba honetarako aurreikusitako planningaren arabera, arratsaldez sailkapena egingo da eta igandean finalak jokatuko dira.

Aste Santuko oporren ostean 39. Euskadiko Txapelketa jokatuko da, apirilaren 22an eta 23an. Kasu honetan 56 batel lehiatuko dira, ondorengo kategorietan: Kimuetan neskak eta mutilak, promesetan neskak, kadeteetan mutilak, gazteetan neskak eta mutilak, absolutuan neskak eta seniorretan mutilak. Berriro ere, larunbat arratsaldean sailkapenak egingo dira eta igande goizean finalak jokatuko dira.

Azkenik, 74. Espainiako Txapelketa apirilaren 29an eta 30ean izango da, eta 70 batel izango dira lehian. Aurreko txapelketen formatu berdinean jokatuko da, hau da, larunbat arratsaldean sailkapenak ezagutuko dira eta igande goizean finalak jokatuko dira. Kasu honetan parte hartuko duten kategoriak honakoak izango dira: kimuetan mutilak, promesetan neskak, kadeteetan mutilak, gazteetan neskak eta mutilak eta absolutuan neskak eta mutilak.