SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/03/21

Sestao Kirolak Mugibili zerbitzuaren bitartez egingo du bere jardueren publizitatea

Ekimen honen bidez kirol eskaintzaren komunikazioa indartuko da eta euskal kirolarien artean hedakuntza handiagoa izango du

rss Ezagutzera eman
Sestao Kirolak Mugibili zerbitzuaren bitartez egingo du bere jardueren publizitatea

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udal Kirol Zerbitzuak, Sestao Kirolak, Mugibili plataformari atxiki zaio. Proiektu honen gidaria Eusko Jaurlaritza da eta helburu nagusia kirolaren bitartez gizarte aktiboagoa sortzea da. Horretarako, Mugibili jarduera fisikoa eta kirol jardueraren bilatzailea da, jarduera fisikoa egiteko gogoa eta Euskal Herrian antolatzen diren ekimenak ezagutu nahi dituztenei zuzendua.

Mugibilik bere burua eskaintzen die mugitu nahi dutenei, eta nor bere interesen arabera, modu azkar eta erraz baten ezagutzeko dagoen eskaintza. Erabilera librea eta doakoa da. Edozein pertsona edo entitatek parteka ditzake bere proposamenak. Web orriaren administratzaileek argitaratzen diren eduki guztiak ikuskatzen dituzte. Argitaratu aurretik beharrezkoa da kontu bat sortzea eta kontu horrekin saioa irekitzea. Mugibilin ongi etorriak dira mugitzeko ideia guztiak eta baita jarduera fisikoa eta kirol jarduerarekin zerikusia duten baliabideak. “jarduera fisikoa eta kirol arlokoa” ikuspegi zabal batetik ulertzen da, hau da, kirolez gain, dantza, jolas aktiboak, eguneroko ohiko mugikortasuna, paseoak bezalako edozein jolas jarduera.

Mugibili zerbitzuaren web orria mugikorren eta tablet dispositiboentzat egokituta dago eta beraz edonork egin dezake kontsulta azkar bat dispositibo hauetako bat erabiliz edozein unetan. Gainera, datozen egunotan Sestaoko Udalak zerbitzu honi buruzko informazioa jarriko du udalaren web orriko Kirol atalean (www.sestao.eus).

Gorka Álvarez, Kultura, Euskara eta Kirolak arloko zinegotziak azaldu ditu plataforma honetan sartzearekin Sestaoko Udalak izango dituen onurak. Zentzu honetan, esan du Sestao Kirolak zerbitzutik “sarritan eta bide ugari erabiliz zabaltzen dugula gure kirol eskaintza. Hala eta guztiz ere, zabalkunde hau tokikoa izaten da eta zenbait kasutan eskualdekoa. Mugibili zerbitzuan sartzean, nahi genuke Euskal Herria osoko kirolariek gure kirol eskaintzaren berri izatea eta anima daitezela bertan parte hartzera”.