SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/02/10

Sestaok Lan Berri programaren bigarren fasea jarri du abian

Behargintzak gaitasun pertsonal eta profesional arloko 15 prestakuntza ikastaro eskainiko ditu 210 langaberentzat

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak Lan Berri izeneko prestakuntza programaren bigarren fasea jarriko du abian, proiektu hau batez ere 45 urtetik gorako iraupen luzeko  langabeei zuzenduta dago. Bigarren fase hau martxoa eta ekaina bitartean garatuko da eta 20 eta 45 ordu arteko 15 ikastaro ditu, eta  horietan udalerriko 210 herritarrek parte hartuko dute. Ekimen hau burutzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Departamentuak 146.775 euroko diru-laguntza eman dio Udalari.

Bigarren fase hau lau txandatan banatuko da. Lehen txandan lau prestakuntza ekintza egingo dira; Orga jasotzaileen operadoreentzako trebakuntza (12 plaza), Plataforma altxagarrien operadoreentzako trebakuntza (12 plaza), Lan merkatuan kokatzeko gaitasun pertsonalak (15 plaza) eta Zeharkako izaera duten gaitasun profesionalen garapena (15 plaza).  Horietan guztietan izena emateko epea datorren otsailaren 13an, astelehena, hasi eta otsailaren 28an amaituko da. Ikastaroak martxoa eta apirilean izango dira.

Bigarren txandan lau ikastaro gehiago eskainiko dira eta hauetan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 13tik 28ra bitartean. Bigarren txanda honetako ekintzak honako hauek izango dira: Atzerako hondeamakinen operadoreentzako trebakuntza (12 plaza), Marketing-a merkataritza trebetasunak (15 plaza), Mugikor-aplikazioen garapena (15 plaza) eta Energia berriztagarriak eraginkortasun energetikoa Smart Cities-en inguruan (15 plaza).

Hirugarren txandako ikastaroetan izena emateko interesa dutenek, apirilaren 10etik 28ra bitartean egin ahal izango dute. Txanda honetan honako bost prestakuntza ekintzak eskainiko dira: Komunikazio arloko trebetasunak (15 plaza), Harreman, antolakuntza, eta pertsona arloko trebetasunak (15 plaza), Pala kargatzaileen operadoreentzako trebakuntza (12 plaza), Bulldozerren operadoreen trebakuntza (12 plaza) eta Turismoa eta  aisialdi eskuragarria (15 plaza).

Laugarren txanda eta azkenak bi ikastaro izango ditu, Berrikuntza eta sormena (15 plaza) eta Diseinua eta enpresarako kudeaketa eta proiektuak PMBoK 5.0 metodologiaren arabera (15 plaza) eta izena emateko epea maiatzaren 11tik 26ra bitartekoa izango da.

Udalak honi buruzko informazioa jasotzen duen bando bat jarriko du atarietan astelehenetik aurrea herritarrek kontsultatu ahal izateko. Interesatuek, ikastaroetan parte hartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Behargintzak jarritako baldintzak bete beharko dituzte.