SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/12/28

Udalak argiak jarriko ditu Kueto ikastetxe publikoaren patioan

Horrela, arratsalde-gauetan instalazioak hobeto erabili ahal izango dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gabonetako oporrak baliatuz, udalak jarduketa garrantzitsu bat burutuko du Kueto ikastetxe publikoan. Obra honen bidez argi-fokuak instalatuko dira patio estalian, gune horren argiztapena hobetze aldera. Ekimen horrekin, Udalak erantzun egiten dio azken urteotan bai zuzendaritzak eta bai arratsaldeetan jarduerak egiten dituztenen familiek luzatutako eskaera.


Eusko Jaurlaritzak 2011n estalpe bat jarri zion Kueto ikastetxe publikoaren patioari, Eta horrela ikasleek urte osoan erabili ahal izango zuten espazio hori, eguraldi txarraren kezkarik izan gabe. Proiektu hartan ez zen jasotzen jarritako sabaiaren azpian argiak jartzerik, eta eskolaren fatxadako argiak erabat eskas ziren arratsalde-gauetan patio berria argiztatzeko, izan ere 36 metroko luzera eta 18ko zabalera baitu.


Sestaoko Udalak aurreko urteetan diru-laguntza berria eskatu izan dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, argi horiek jartzeko, ulertzen baitzuen bere ardura zela inbertsio horiek ordaintzea. Baina eskaera egin den guztietan ezezkoa eman izan dute. Beraz, eta arazoari irtenbidea emate aldera, Udalak gastu hori bere gain hartzea erabaki du, 9.000 euro guztira.


Aste honetan ikasleek Gabonetako oporrak dituztenez ikastetxea itxita egongo da, eta hori baliatuta Udalak LED motako hamar foku eta beharrezko dituzten bitarteko laguntzaileak jarriko ditu estalkian, beharrizanari erantzun eta argiztapena hobetzeko.
Horrela, datorren urtarrilaren 9tik aurrera ikastetxean klaseei berrekiten dietenetik aurrera patioa arratsalde-iluntzeetan ere erabili ahal izango da argi hauei esker.


Behin obra amaitutakoan, Udalak txostena entregatuko dio Hezkuntza Sailari, egindako aktuazioa azalduz jakinaren gainean gera dadin, eta diru-laguntza eskaera berriro eginez. Udalak ikastetxeetan duen egitekoa instalazioen mantentze lanak egitera mugatzen da, eta Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna da hornikuntza berriak egitearena.