SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/12/19

Udalak obrak egin dituzten 49 etxejabeen komunitateri diru-laguntzak ematea onartu du

Udalak 165.000 euroko gastu ekonomikoa egingo du

rss Ezagutzera eman
Udalak obrak egin dituzten 49 etxejabeen komunitateri diru-laguntzak ematea onartu du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eraikinetan obrak egiten dituzten etxejabeen komunitateei diru-laguntzak emateko deialdiak ebatzi ditu, elementu komunak eraberritzeko izan edo irisgarritasuna hobetzeko. Udalak 163.626 euroko gastu ekonomikoa egingo du aurten 49 komunitateri laguntzak emateko.

Datuen banaketak adierazten duenez, Sestaoko Udalak 60.395 euro erabiliko ditu udalerriko 21 ataritan irisgarritasuna hobetzeko obrak egiten. Honako hauek egin dira: igogailua jarri da zortzi komunitatetan, igogailua zero kotara jaitsi da beste zortzi eraikinetan, karga igogailua jarri da lau higiezinetan eta arrapala bat jarri da beste batean.

Gainerako 103.231 euroak elementu komunak hobetzeko obrak egin dituzten 28 etxejabeen komunitateen artean banatuko dira, horietako hiru Txabarri-El Sol jarduketa-eremuaren barruan, eta hori dela eta ematen zaien diru-laguntza ekonomikoa gainerakoei ematen zaiena baino handiago da aurrekontuaren %50era artekoa baita.

28 komunitate horietatik 20 komunitatetan fatxadak eraberritu dira, bostek teilatuak konpondu dituzte, bitan egitura eta forjatuak sendotu dira eta batean fatxadak eraberritu eta teilatua konpondu da.

Josefina San Miguel Hirigintza arloko zinegotziak adierazi du bi diru-laguntza programa hauen helburua Sestaoko Udalak udalerriko eraberritze urbanistikoari bultzada ematen laguntzea dela. Sentsu honetan, zinegotziak adierazi du Sestaok ”etxebizitza parke zaharra duela eta hori dela eta beharrezkoa dela beharrizan berrietara egokitzeko modernizatzea eta eraikinak ondo kontserbatuta, hesi arkitektonikorik gabe eta gaur egun baino eraginkorragoak izan behar dutela".