SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/11/30

Beirazko ontzi-hondakinei buruzko sentsibilizazio jarduerak Sestaoko San Pedro Plazan

Abenduaren 3an, larunbata, informazio karpa puzgarri bat jarriko da San Pedro Plazan, goizez 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldez 16:30etatik 19:00etara

rss Ezagutzera eman
Beirazko ontzi-hondakinei buruzko sentsibilizazio jarduerak Sestaoko San Pedro Plazan

ARGAZKIA JAITSI


Aurten ere Sestaoko Udalak, Ecovidriorekin (beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin) batera  beirazko ontzi-hondakinak birziklatzeko sentsibilizazio jarduerak antolatu ditu. Herritarren gaikako bilketaren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak handitzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea dira lortu nahi diren helburuak.

Karpa puzgarria informazioa, tailer eta jolasekin

Abenduaren 3an, larunbata, informazio karpa puzgarri bat jarriko da San Pedro Plazan, goizez 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldez 16:30etatik 19:00etara.

Gune horretan bi ingurumen-hezitzaile egongo dira eta gerturatzen den orori informazioa eman eta zalantzak argitzeaz gain, tailer eta jolas erakargarri batzuetan parte hartzeko gonbita luzatuko diete. Jolasen bidez, beirazko ontzien edukiontzi berdean utzi behar diren hondakinen errepasoa egingo dute, modu atsegin eta erakargarrian.

Tailerrak egiteko aukera ere izango du nahi duenak, birziklatzearen aldeko irudiak eta mezuak daramatzaten irudiekin txapak egitekoa edota abalorioena, pultsera politak egiteko.

Informazio puntuan birziklatze prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia azpimarratzen da eta gogoratzen da iglu berdeetan bakarrik beirazko ontziak utzi behar direla, hau da, botilak, poteak eta flaskoak. Halaber, beira ontziak %100 birziklagarriak direla.  Jolas eta tailerrak adin guztietako herritarrei zuzenduak daude.

Saski eder baten zozketa

Karpa puzgarrira gerturatzen diren pertsona heldu guztiak ondorengo erronkan parte har dezakete: ontzi batean zenbat kortxo dauden asmatzea edo ahal den gehien gerturatzea. Gehien gerturatzen den pertsonak beirazko ontzietan ontziratutako bertako produktuez osatutako saskia jasoko du.

Animatu eta parte hartu!