Prentsa Aretoa
2016/11/28
Sestaoko Udala 50 paperontzi berri jartzen hasi da
Paperontzi berriak 80 litroko kapazitatea du eta eguraldia txarrari aurre egiteko babestuta dago
Sestaoko Udala udalerriko zenbait kaletan 50 paperontzi berri jartzen hasi da, horien gabezia atzeman duen zonaldeetan hiri-altzari mota honekin hornitzeko, edota egoera txarrean egon daitezkeenak ordezkatzeko.
Paperontzi berri hauek “Prima Linea” modelokoak dira, 80 litroko kapazitatea dute eta altzairuz eta aluminioz egindakoak dira. Tapak forma borobildua eta luzea du eta horrek euri-ura sartzea zailtzen du, hondakinak alde guztietatik sartzeko aukera ematen dute eta zigarrokinak itzali eta jasotzeko ontzia dute.
Honen inguruan, Leire Fernandez Obrak eta Herri Bideen Mantentzea Arloko zinegotziak azaldu du modelo berri honekin konponbidea emango zaiola gaur egun jarrita dauden paperontziek duten arazo handienetako bati : “Zenbait egunetan, haizea jotzen duen zonaldeetan dauden paperontzietan, poltsa ontzitik atera, buelta osoa eman eta ezindu egiten dute erabilera; modelo honekin arazoa saihestu egingo da, poltsa eguraldi txarretik babestuago egongo baita”.
Era berean, hondakinak jasotzeko paperontziaren ahoak ez du aukerarik ematen etxeko zarama poltsak hartzeko, hori baitzen Udalak atzemandako beste arazo bat.
Paperontziak honako kale hauetan jarriko dira: Urbano Ruiz Laorden (3 paperontzi), Hiru Kontseiluen Plaza (5 paperontzi), Ignacio Zuloaga (3 paperontzi), Miguel Servet (6 paperontzi), Galindo Bidea (5 paperontzi), Las Llanas Zumarkalea (20 paperontzi), Kasko Plaza (7 paperontzi), eta Udaletxeko sarbiderako arrapala (paperontzi 1).
Hiri-altzarien elementu hauek instalatzeak ez dio kosturik ekarriko Udalari, kale-garbiketa eta zarama-bilketa zerbitzua ematen duen enpresak doan eman baititu.
Modelo hau datorren urtean Sestaoko udalerri osoan jarriko den antzekoa da, gaur egun lizitazio fasean eta denbora gutxi barru adjudikatuko den kale-garbiketa eta zarama-bilketa zerbitzua emateko kontratu berriarekin batera. Kontratu horren ataletako batek udalerrian paperontzi berriak jartzea jasotzen du.
Fernandez andrearen iritziz, 50 paperontzi berri hauek jarrita “gure hiri-altzarien irudia aldatzen hastea, eta horrekin Sestaoren irudi hobea eta gure herritarrei zerbitzu hobea ematea espero dugu".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14