SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/11/23

34.000 euro inbertitu dira La Piedrilla eta El Kasko plazetako haurren parkeetan

Sestaoko Udalak kautxuzko lurzoruak berritu ditu eta Kasko Plazan plaza biko zabua jarri du

rss Ezagutzera eman
34.000 euro inbertitu dira La Piedrilla eta El Kasko plazetako haurren parkeetan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak 34.000 euroko inbertsioa egin du Kasko plazan eta La Piedrilla parkean (José Miguel de Barandiarán) dauden haur parkeak berritzeko. Obrak pasa den astelehenean amaitu ziren, eta instalazio hauek erabiltzen dituzten adingabeen segurtasuna bermatzeko kautxuzko lurzoru berria jartzeko egin dira. Gainera, Kasko Plazan haurrentzako gunean zegoen burdinazko eskultura bat kendu da, segurtasun espazioa lortu eta plaza biko zabu berri bat jartzeko.

Leire Fernández Díez, Obrak eta Herri-bideen Mantetzea Arloko zinegotziak, obrak zuzendu dituen udal departamentuko zinegotziak adierazi duenez ekimen hau “oso beharrezkoa zen, izan ere ia hiru urte pasatu dira lurzorua aldatu genuenetik, familiek asko erabiltzen zituzten bi gune ziren eta goma nahiko higatuta zegoen haurrek asko erabiltzen baitute".

Inbertsio honi aurre egiteko, Sestaoko Udalak diruzaintzako soberakina hartu du, udalaren aurrekontuak ez baitzuen jasotzen hori egiteko diru-partida zehatzik. Sestaok urtean 16.335 euroko kostua duen kontratua du haurrek jolasteko guneen mantenua egiteko, eta diru horretaz aparte jolasak konpontzeko inbertsioa dago. Iaz, Sestaoko Udalak 78.000 euroko gastua egin zuen zabuak eta lurzoruak egoera onean edukitzeko.