SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/11/21

Abonatuek Sestaoko kiroldegietara sartzeko txartelaren irudi berria aukeratuko dute

Udalak bost diseinuren artean aukeratzeko parte-hartze prozesua sustatuko du abenduaren 5era arte

rss Ezagutzera eman
Abonatuek Sestaoko kiroldegietara sartzeko txartelaren irudi berria aukeratuko dute

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udaleko Kirol arloak udal kiroldegietan sartzeko txartelaren irudi berria aukeratzeko parte-hartze prozedura txiki bat jarri du abian. Horrela bada, gaur hasita abenduaren 5era arte, Sestao Kirolak zerbitzuko 7.514 abonatuek diseinatu diren bost proposamenetatik gogokoen dutenaren aldeko bozketa egiteko aukera izango dute.

Bozka Las Llanas eta La Benedicta Kiroldegietako sarreran edo modu telematikoan, www.sestao.eus web orrian jarriko den banner baten bidez egin ahal izango da.

Gaur egun udal kiroldegietan sartzeko erabiltzen den txartela 2005eko urrian ezarri zen. Ordutik hona hamaika urte igaro direla, Kirol arloak egoki iritzi dio berritzeari "azken hileotan kirol instalazioek izan duten irudi aldaketarekin bat. Garai berrietarako irudi gaurkotua", azaldu du Gorka Álvarez, Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotziak.

Udala uste du kiroldegietako sarbide-txartel berria 2017ko lehen seihilekoan operatibo egongo dela.