SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/10/14

Sestaon izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Final Laurdenetako bat

Larunbatean, urriaren 22an izango da Musika Eskolan

rss Ezagutzera eman
Sestaon izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Final Laurdenetako bat

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketetako bat jasoko du, herritarrei aisialdia euskarazko aisialdian aukera berriak eskaintzeko. Ekitaldiaren eguna urriaren 22a izango da, 17:30ean, Musika Eskolan, eta parte hartuko duten bertsolariak honako hauek: Arrate Illaro Etxebarria, Asier Galarza Garai, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Josu Landeta Egurrola eta Inazio eta Peru Vidal Gurrutxaga anaiak.

Bertaratu nahi dutenek aurretiaz hartu ahal izango dituzte sarrerak, www.bertsosarrerak web orrian, 8 eurotan nagusien sarrerak eta 3 euro gaztetxoenak. Kanporaketaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak Musika Eskolan, prezio berdinetan.

Gorka Álvarez Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotzia pozik agertu da Sestaora Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren kanporaketa hau ekarri ahal izatearekin. “Urteko programazioan ekitaldi hau sartzen dugun lehen aldia da, eta benetan ere espero dugu herritarren artean harrera ona izatea, hauxe baita Ezkerraldean eta Meatzaldean izango den ekitaldi bakarra”, adierazi du zinegotziak.

Gorka Álvarezek adierazi du Euskara Saila arduratu dela ekitaldi hau antolatzeaz, eta horrek “pausu bat gehiago adierazten duela Udal honek kalean euskararen erabileraren sustapenaren alde, eta gure herritarrei euskarazko aisialdia eskaintzean”.