Prentsa Aretoa
2016/10/04
Ostegun honetan, izena emateko epea irekiko da Enplegu Planaren 2. Faserako
Sestaoko Udalak eta Lanbidek 25 lanpostu eskainiko dituzte
Ostegun honetan, urriak 6, Sestaoko Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak izena emateko epea irekiko dute 2016-2017 enplegu-planaren bigarren faserako. Oraingoan, 25 lanpostu eskainiko dira guztira. Izena emateko, interesdunak Lanbideren webgunean (www.lanbide.eus) sartu behar dira, urriaren 16ra arte, eta gehien interesatzen zaien eskaintzan erregistratu.
Bigarren fase honetan abian jarriko diren programek sei hilabete iraungo dute, eta honako hauek izango dira: Bizikidetza-eragilea, bost lanpostu; Mendekoentzako laguntasun-zerbitzua, zazpi lanpostu; Udal-artxiboen kudeaketa, lau lanpostu; Esku-hartze psikosoziala egoitzetan, hiru lanpostu; Kudeaketa informatikoa Udaltzaingoan, lanpostu bat; Herritarren parte-hartzea atalari laguntza emateko, lanpostu bat; Migrazio eta inplementazioko zerbitzu informatikoa, bi lanpostu; eta Ekonomia eta enpresak dinamizatzea, bi lanpostu.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/21
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























