Prentsa Aretoa
2016/09/30
Sestaoko Udalak udalerriko bandera berria goratuko du bihar
Euskal Jaiaren ekitaldiak aprobetxatuz, udaletxeko balkoian jarriko du entseina, 12:00etan
Sestaoko Udalak bihar, larunbata, goratuko du udalerriko bandera berria udaletxeko balkoian. Entseinak Juan José González bexilologoa du sortzaile –Bizkaiko hainbat udalerritako banderen (hogeita hamar bat) diseinatzailea–, eta bi marra horizontal ditu, bata berdea eta bestea beltza, eta erdian herriaren armarria erakusten du, 1890 urtekoa.
Udalak Euskal Jaiaren ekitaldiak baliatuko ditu bandera berria estreinatzeko. Zehazki, Udaleko arduradunek Euskal Ezkontza bitartean jarriko dute bandera. Ospakizun horretan, auzokidez osatutako lau zutabek hartuko dute parte, eta, udalerriko hainbat tokitatik abiatuta, udaletxearen aurrean bilduko dira euskal ezteiak egiteko. Aurreikuspenen arabera, ekitaldia eguerdiko 12:00ak aldera izango da, antzezpenean parte hartutako guztiak elkartu eta gero.
Sestaoko alkate Josu Bergarak espero du bandera berria “gure udalerriaren ikur garrantzitsua bilakatzea, eta herri honen nortasunaren eta balioen isla izatea: apaltasuna, lana, zintzotasuna eta sakrifizioa”.
Sestaoko Udalak 2014an hasi zituen bandera propioa izateko administrazio-izapideak, zeren, ordura arteko banderak Bizkaiko koloreak eta erdian udalerriaren armarria zeramatzan. Hala, 2014ko martxoaren 17tik 22ra, herritarrak parte harrarazteko prozesu bat gauzatu zen. Hartan, sestaoarrek lau bandera-modelo bozkatu ahal izan zituzten, eta bi marra horizontal, berdea eta beltza, dituen aukera atera zen irabazle. Urte bereko apirilean, Udalbatza Osoak berretsi zuen erabakia. Halere, aurtengo ekainera arte itxaron behar izan da, Bizkaiko Batzar Nagusiek ere oniritzia eman zezaten.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14