Prentsa Aretoa
2016/07/21
Sestaoko Udalak Elizako Parkeko bideak konpondu ditu irisgarritasuna hobetzeko
Obrak joan den astelehenean hasi ziren, eta 35.000 euroko aurrekontua dute
Sestaoko Udalak Santa Maria parkeko irisgarritasuna eta elizara doazen bideak hobetzeko obrak hasi ditu. Jarduketa hori bideak konpontzean datza; izan ere, zorua oso egoera txarrean zegoen denboraren poderioz. Proiektua hesi arkitektonikoak kentzeko ekintzen parte da, eta 35.547 euroko aurrekontua dago hura gauzatzeko. Sestaoko Udalak urtero egiten ditu halako ekintzak.
Lanak joan den astelehenean hasi ziren: zoru guztia kendu zuten, bai eta Santa Maria parkeko ibiltokiak, Aizpuru eta San Diego kaleetatik sarbidea dutenak, eratzen dituzten zintarriak ere. Zifretan adierazita, 121 metro lineal zintarri eta 260 metro koadro zoladura kendu dira, eta berriz jarriko dira material berriak erabiliz.
Aukera baliatuta, Udalak harmaila batzuk kenduko ditu, hesi arkitektonikorik gabeko eremua ahalbidetzeko. Gainera, maldak aldatu eta kutxetak berdinduko dira. Horrez gain, jarleku berriak jarriko dira eliza aurreko egonlekuan.
Obra hori oso mesedegarria izango da Amor Misericordioso ikastetxeko ikasleentzat eta elizara doazen herritarrentzat. Bi talde horiek dira, hain zuzen, eremu horretan gehien ibiltzen direnak. Obra gauzatzeko epea hilabete eta erdikoa da. Hortaz, iraileko lehen egunetan amaituta egotea espero da.
Hobekuntzak haur-parkeetan
Egunotan, hobekuntzak egiten ari dira haur-parkeetako zoruetan, urtero sasoi honetan ohikoa izaten denez. Ekainaren 26a arte, asteartearekin, Hiru Kontzejuen Plazako zorua berrituko da. Gero, Las Llanas zumarkalean dagoen haur-jolasen gunearen txanda izango da, udal kiroldegiaren ondoan. Mantentze-jarduketa horiekin, Udalak lan egiten du zabuak dituzten parkeak egoera onean edukitzeko, segurtasun osoz erabili ahal izan daitezen.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14