Prentsa Aretoa
2016/06/28
Udalak 92 kale-argi aldatuko ditu sei aldetan, horretarako 87.000 euroko inbertsioa eginez
Udalbatza Osoak onartu egin du aurrekontu-zatia eta abian jarriko da energia-eraginkortasuna hobetzeko planaren bosgarren fasea
Sestaoko Udalak irailetik aurrera abian jarriko du herriko argiteria-instalazioetan energia eraginkortasuna hobetzeko planaren bosgarren fasea.
Fase honetan, Udalak guztira 92 kale-argi berrituko ditu San Diego eta Triano kaleetan, Conde Balmaseda plazan, La Benedictarako sarbideetan, Sotera de la Mier-eko atzeko aldean eta La Iberiako Renfe geltokirako sarbidean dagoen plazan.
Puntu guzti horietan LED teknologiadun kale-argiak jarriko dira, luzaroago irauteaz gain murriztu egiten baitute energia kontsumoa eta ingurumen-kutsadura ere.
LED teknologia hau ezarrita, kale horietako argindar kontsumoa %73raino murriztu ahal izango da. Gaur egun, puntu horietan ematen den argindar kontsumoa urtean 72.055 kwh-ra iristen da, eta datorren urtetik aurrera urtean 19.328 kwh-koa izatea espero da, eta horrela Udalak urtean 8.000 euro inguru aurreztu ahal izango ditu.
Aktuazio hori burutzeko, gobernu taldeak 87.000 euroko aurrekontu-saila egokitu du, astearte honetako Udalbatza Osoak egin duen ohiko bilkuran onartu dena. Beraz, Obrak eta Herri Bideak arloak hurrengo egunetan ekingo dio kontratazio-espedientea prestatzeari, urteko azken hiruhilekoan obra horiek burutu ahal izateko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14