Prentsa Aretoa
2016/06/07
Udalak 113.000 euro inbertituko ditu Las Llanas futbol zelaian
Kirol arloak zenbait lan garrantzitsu burutuko ditu, hala nola jokalarien aulkiak eraberritu, tribunako 800 aulki aldatu edo markagailu berri bat erostea
Liga lehiaketen amaieraz baliatuz, Sestaoko Udalak Las Llanas Futbol Zelaian lanak hasi ditu, datorren txapelketaren hasierarako instalazioetan hobekuntzak egiteko. Gorka Alvarez, Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotziak jakitera eman duenez, uda honetan burutuko diren lanen inbertsioa 113.000 eurokoa izango da, eta guztira 14 aktuazio burutuko dira. Lan guzti horiei esker, “futbol zelai honetan jokatzen duten bi taldeek dituzten beharrizanei erantzun nahi zaie, baita ere Sestao River eta San Pedro Kirol Elkartearen partiduak ikustera joaten diren ikusleen beharrei ere" zinegotziak adierazi bezala.
Hilabete hasieran joko zelaia lerrokatzeko eta bere-oneratzeko lanak egin dira, 25.800 euroko kopuruz. Azken urteotan, area bietan apurka apurka halako konkordura bat egin izan da, eta futbolean ondo aritzeko konpondu beharra zegoen, arbitroek akats hori jasotzen izan baitute aspalditik.
Era berean, argiztatzeko dorreetan ere hobekuntza lanak egiten ari dira, eta aldagelak eta zelaia lotzen dituen pasabidea ere laster pintatuko da. Ekainean arropa-garbitegian ere horma eta sabaiak konpontzeko lanak egiten ari dira, igeltserotza eta pintura lanak burutuz.
Uztailean beste lan garrantzitsu batzuk egingo dira. Horietako bat markagailu berria jartzea, 7.000 euroko kostua izango duena. Horretarako bilera egin da Sestao River eta San Pedro Kirol Elkarteko presidenteekin, haren kokapenik egokiena adosteko.
Datorren hilean tribunako aulkiak berrituko dira. Iaz aulki berriak jarri ziren harmailaren albo batean, eta orain Udalak erabaki du lan horiek burutzea eta 800 aulki zahar aldatuko ditu, horretan 22.000 euro inbertituz. Hirugarren aktuazio batean talde bisitariaren aldageletako atea aldatzea izango da, denboraldi honetan Las Llanas zelaitik pasatutako talde batek apurtua. Zelaiko zenbait alde pintatu ere egingo da.
Uda honetan jokalarien aulki berriak ere jarriko dira, eta aldageletatik zelaira irteteko tunela eraberritu ere egingo da. Gaur egungo aldagelak txiki geratu dira partiduetan izan ohi diren jokalari eta teknikari guztientzako, eta beraz, zabaldu egingo dira, jende gehiago sartu ahal izateko. Lan horiek guztira 40.000 euro inguru kostatuko dira.
Aurtengo Enplegu Planeko langileekin beste zenbait obra ere egingo dira, hala nola tribunako bainugelako ateak eta markoak aldatu, ipar-hondo aldetik lehentasunezko gunera irteteko dagoen eskailera maila kendu eta materiala gordetzeko biltegi bat egitea.
Azkenik, Udalak jakinarazi nahi du proiektu bat idazten ari dela, Lehentasuneko guneko komunak eraberritzeko, obra horiek aspalditik eskatzen baitituzte ikusleek. Behin proiektua bukatuta eta obraren kostua zenbat den ezagutzen denean, Kirol sailak planifikatu ahal izango du noiz egin.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14