Prentsa Aretoa
2016/06/03
Amaitu dira Concepción Arenal kaleko eskailerak eraberritzeko lanak
Udalak 190.000 euroko inbertsioa egin du hiriko eremu hori modernizatzeko
Sestaoko Udalak Concepción Arenal kaleko eskailerak berrurbanizatzeko lanak amaitu ditu. 190.000 euro inbertitu ditu eraberritze horretan.
Obrak eta Herri Bideak arloaren jardunbidea joan den otsailean hasi zen Amador Palma parkeko alde batean dagoen eremu horretan, hura guztiz birmoldatzeko asmoarekin. Bost hilabeteotan egindako lanen bidez, eskailerak goitik behera eraitsi dira, eta ondoren, aurrekoa baino ibilerrazagoa den trazatua egin da. Hala, bete egin da indarrean dagoen irisgarritasun-araudia, eta trazatu berria Amador Palma parke ondoko lorategi-guneetan integratu da. Jardunbide hori aprobetxatuz, Udalak kale-argiteria ere berritu du, farola berriak ipinita.
Jardunbide horiekin batera, eskailera-atalaren azpiko kolektorea ere berritu da, paretetan zeuden ur-isurketak kentzeko. Era berean, beste jardunbide garrantzitsu bat gauzatu da: ureztapen automatikoa jarri da Amador Palma parkeko soropilean, lorategiak hobeto zaintzeko. Izan ere, ureztatze-sistema onik ezean, soropila kaltetua gertatzen zen udan.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/21
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























