SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/03/16

Sestao Berrik Txabarri kaleko 33, 35 eta 55. zenbakietan 18 Babes Ofizialeko Etxebizitza eta 9 etxebizitza libre egiteko adjudikazioa egin du

Administrazio Kontseiluak argi berdea eman die obrei martxoaren 16an egindako bileran

rss Ezagutzera eman
Sestao Berrik Txabarri kaleko 33, 35 eta 55. zenbakietan 18 Babes Ofizialeko Etxebizitza eta 9 etxebizitza libre egiteko adjudikazioa egin du

ARGAZKIA JAITSI

Sestao Berri elkarte publikoaren Administrazio Kontseiluak Txabarri El Sol eraberritzeko proiektuaren 2. faseari dagozkion obrak adjudikatu ditu. BYCAM Zerbitzuak, Eraikinak eta Azpiegiturak enpresak hartuko du Txabarri kaleko 33 eta 35. zenbakietako 18 babes ofizialeko etxebizitzak eta kale bereko 55. zenbakiko etxebizitza libreak eraikitzeko ardura. Sestao Berrik, pasa den otsailean abian jarri zen lehiaketa publikoan parte hartu zuten enpresen artean, BYCAM enpresaren eskaintza jo du abantailatsuen.

Izan ere, BYCAM enpresak, hamabi hilabeteko epean eta 1.292.044 euroko kopuruan (BEZ barne), Txabarri kaleko 33 eta 35. zenbakietan hutsik dauden orubeetan, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko konpromisoa hartu du. Sestao Berrik uste du obrak uda honetan hasiko direla eta etxebizitzak amaituta egongo direla 2017 urtearen erdi aldera. Lehiaketa publiko horren barruan, enpresa adjudikatzaileak 75.000 euro ordainduko dizkio Sestao Berri elkarteari 55. zenbakian dagoen orubearen besterentzeagatik, eta bertan bederatzi etxebizitza libreko eraikina egiteko eskubidea izango du. Kasu honetan, eraikin hori eraikitzeko aurreikusten den epea 18 hilabetekoa izango da kontratua sinatzen den egunetik hasita.