Prentsa Aretoa
2016/03/15
Udalak kiroldegietako desfibriladoreak nola erabili behar diren irakasten ari zaie kirol taldeei
Kirol entitateetako arduradunek erantzun bat eman ahal izango dute bihotz-gelditze bat ematen bada
Sestaoko Udalak bihotz-biriketako bizkortze ikastaroa eta desfibriladoreak erabiltzekoa emango dizkie Galindoko kirol instalazioak eta Las Llanas pilotalekua erabitzen dituzten taldeei.
Prestakuntza jarduera hau martxoaren 17an eta 18an egingo da La Benedicta Kiroldegiko bideogelan eta bertan egongo dira Sestao River, San Pedro Kirol Elkartea, Peña Athletic Sestaotarra, Sestao Eskubaloi Taldea, Sestao Boleibol Taldea, Lagun Artea eta frontenis taldea.
Ikastaroa aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko lege arau espezifiko berria betetzeko egiten da, desfibriladoreak jarri izan baitira bai Galindoko Udal Kirol Instalazioetan eta baita Las Llanas Udal Pilotalekuan.
“Ekintza honen helburua ekipo hauetako entrenatzaile eta arduradunei desfibriladoreak behar bezala erabiltzen irakastea da, partidu eta entrenamenduetan eurak izan daitezen lehen laguntza bihotz-gelditza bat ematekotan”, azaldu du Gorka Alvarez Kultura, Euskara eta Kirolak arloko zinegotziak.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/21
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























