SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/03/02

Udalak lau etxebizitza eta loja bat erosi ditu Txabarri kaleko 37. zenbakian auzoa eraberritzen jarraitzeko

Udalak erosketa operazioa egin du 130.000 euroan

rss Ezagutzera eman
Udalak lau etxebizitza eta loja bat erosi ditu Txabarri kaleko 37. zenbakian auzoa eraberritzen jarraitzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak udalerriaren eraberritze urbanistikoa bultzatzeko urratsak ematen jarraitzen du. Helburu hau betetzeko, Udalak 126.000 euro jarri ditu Txabarrik kaleko 37. zenbakian lau etxebizitza eta loja bat erosteko. Era horretan, Udalak eraikin honen jabetza nagusiena izango du, hamar etxebizitzetatik sei etxebizitzaren eta loja baten jabetza lortzean.

Ordainketa honi aurre egiteko diru guztia udalaren aurrekontuetatik atera da. Une honetan Sestao Berri elkarte publikoa harremanetan dago gainerako jabeekin, oraindik saldu gabe dauden etxebizitza eta lojaren erosketa negoziatzeko. Etxe hau bota egin beharko da, egitura egoera txarrean baitago eta ondoren berreraiki egingo da.

Lehen fasea, Txabarri kaleko 25, 27, 29 eta 31. zenbakien eraberritze integrala egitekoa, 2015eko maiatzen hasi zen egiten 3,5 milioi euroko inbertsioarekin. Gaur egun obren egikaritzearen % 40 eginda dago eta 2017ko apirilaren bukaeran amaituta egotea aurreikusten da. Proiektu honi esker 47 etxebizitza egingo dira eta horietatik 33 babes ofizialekoak eta 14 libreak izango dira. 1. Fase honek Eusko Jaurlaritzaren 1,7 milioi euroko diru-laguntza du eta Udalaren 700.000 euroko beste bat.

2. Fasea martxoan adjudikatuko da eta horretan babes ofizialeko 18 etxebizitza egingo dira Txabarri kaleko 33. eta 35. zenbakietan eta 9 etxebizitza libre Txabarri kaleko 55. zenbakian. Proiektu hau aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euroko diru-laguntza bideratu du.

3. Faseak Txabarri kaleko 37, 43 eta 57 zenbakiak hartzen ditu. Gaur egun aurreneko urratsak ematen ari dira etorkizunean horiek eraberritu edo berriro eraikitzeko, kasu bakoitza aztertu ondoren.