SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/02/16

Sestaoko Udalak San Pedro Plaza estaltzeko 49 proposamen jaso ditu

Ibon Areso Bilboko alkate ohiak epaimahaia osatuko du, hiru ideia finalistak hautatzeko

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak San Pedro Plaza estaltzeko 49 proposamen jaso ditu

ARGAZKIA JAITSI

San Pedro plaza estaltzeko, guztira 49 proposamen jaso ditu Sestaoko Udalak. Joan den otsailaren 4an amaitu zen Ideia Lehiaketara aurkezteko epea, Obrak eta Hiribideak arloak antolatua, herritarren horrenbestetan eskatutako proiektu garrantzitsu hori burutzeko xedez.

Datozen egunetan bilduko da epaimahaia proposamenen artean hiru finalistak hautatzeko. Epaimahaia osatuko dute Josu Bergara alkateak, Leire Fernández Obrak eta Hiribideak arloko zinegotziak, Hirigintza eta Ingurumen arloko udal zerbitzu teknikoen buruak, Obrak eta Zerbitzuak saileko udal arkitektoak eta, azkenik, gaitasun bereziko arkitekto batek, azken ebazpenaren independentzia sendotze aldera.

Azken mahaikide hori Ibon Areso Bilboko alkate ohia izango da, “Bilboren eraberritze urbanistikoan egindako lanagatik eta Bizkaiko hiriburuaren alkate gisa duen esperientziagatik” egin baitzaio gonbita Alkateak adierazi duenez, berarentzat “ohorea delarik kontutan hartzen badugu azken hamarkadetan Bilbok bizi izan duen eraberritze urbanistikoa eragin duten proiektu nagusienetan parte hartu duela, eta beraz ikuspegi berezia eskainiko digu plaza hori ahalik eta funtzionalen egiteari buruz”.