SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/02/09

Bricomart enpresak 15 milio euroko inbertsioa egin du eraikuntza materialen biltegi bat zabaltzeko

Josu Bergara alkateak establezimendu berriaren obrak bisitatu ditu Juan Manuel Herreras, Bricomat enpresa hedatzeko zuzendariarekin

rss Ezagutzera eman
Bricomart enpresak 15 milio euroko inbertsioa egin du eraikuntza materialen biltegi bat zabaltzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko alkateak Bricomart enpresa Ibarzaharra zonaldean eraikitzen ari den brikolaje eta eraikuntza produktuak saltzeko biltegi berriko obrak bisitatu ditu. Josu Bergarari Juan Manuel Herreras Bricomart enpresa hedatzeko zuzendariak egin dio harrera, eta establezimendua datorren ekainean zabaltzeko duen asmoa helarazi dio.

Herreras jaunak alkateari jakinarazi dio Bricomart enpresa 15 milioi euroko inbertsioa egiten ari dela konpainia honek Euskadin duen lehen zentro hau zabaltzeko. Instalazioek 10.000 bat metro koadroko azalera hartuko dute, horietatik 5.000 metro koadro salmentarako gune estalia izango dira, 3.000 metro koadro bezeroen ibilgailuetan produktuak kargatzeko erabiliko dira, 1.500 metro koadroko biltegia egongo da eta 300 ibilgailurentzako aparkalekua.

Obrak nahiko azkar ari dira egiten eta martxoaren bukaeran eraikin nagusia guztiz bukatuta egongo dela aurreikusten da. Hortik aurrera, barruan altzariak instalatzeko, erakusmahaiak jartzeko eta biltegia betetzeko lanak hasiko dira.