Prentsa Aretoa
2016/02/01
Udala La Paz Auzuneko lehen igogailuak eraikitzen hasiko da
Obrak milioi bat eurotan adjudikatu dira eta herriko hiru langabetu kontratatzea ahalbidetuko dute
Sestaoko Udala La Paz Auzuneko irisgarritasuna hobetuko duten hiru igogailu urbano eraikitzeko obrak hasi ditu. Kontratua Lasuen eta Cimentaciones Abando enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa-Elkarteari (AEE) adjudikatu zaizkio 1.075.135 eurotan, prezioan %15eko jaitsiera eman delarik.
Ekintza garrantzitsu hau gauzatzeko lanak pasa den astean hasi ziren eta udazkenera arte luzatuko dira, Udalak orduan espero baitu igogailuak funtzionamenduan jartzea. Igogailuek gutxi gorabehera auzune horretan bizi diren 1.500 herritar ingururi emango diote zerbitzua, eta baita beste auzo batzuetatik etorrita, udalerriko toki estrategikoetara joateko, Las Llanas kiroldegira edo hilerrira esaterako, erabili nahi dituzten pertsona guztiei.
Baldintza orrietan enplegua sortzeko klausula sozialak sartu izanari esker, adjudikazioa lortu duen enpresak hiru pertsona langabetu kontratatu ditu obran lan egiteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/21
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























