Prentsa Aretoa
2016/01/27
Sestaoko Udalak emakumeentzako lau jabekuntza tailer berri programatu ditu
Udalak, oraingo honetan ikastaro interesgarri batzuk aukeratu ditu emakumeentzat, hauen prestakuntza beharrei erantzuten dietelako, eta gainera ikastaroetako batzuk beraiek espresuki eskatu dituztelako.
Sestaoko Udaleko Berdintasuna arloak emakumeen prestakuntzarako lau ekintza berri jarriko ditu abian, otsailetik maiatzera bitartean garatuko direnak.
Ekintza hauek prestakuntza, topaketa eta hausnarketa espazioak sortzeko beharretik jaio dira, emakumeen jabekuntza bakarka eta taldeka sustatzeko helburuarekin. Asmoa, beraz, gure bizitzako zenbait esparrutan dauden ezberdintasunei aurre egiteko tresnak eskuratu eta kontzientziazio eta ikasketa prozesu bat sortzea da.
Udalak, oraingo honetan ikastaro interesgarri batzuk aukeratu ditu emakumeentzat, hauen prestakuntza beharrei erantzuten dietelako, eta gainera ikastaroetako batzuk beraiek espresuki eskatu dituztelako.
Tailer hauek udalerriko hainbat tokitan banatuko dira emakumeen parte-hartzea errazteko, eta hori dela eta La Benedicta Kiroldegian, Musika Eskolan eta Kueto ikastetxean emango dira.
Izena emateko, pertsona interesatuek otsailaren 11 baino lehen egin dezakete Berdintasuna arloan, mezu bat bidaliz igualdad@sestao.net helbidera, 94 472 90 00 eta 606 02 39 75 telefonoetara deituta edo Sestao Berdintasuna Facebook profilean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14