Prentsa Aretoa
2016/01/26
Sestaoko Udalbatzak bere elkartasuna adierazi die langileei eta adierazi du planta hori ahal denik eta lasterren berriro has dadin lanean
Sestaoko Udaleko bost alderdi politikoek adostu dute gaur goizean adierazpen instituzionala
Sestaoko Udalbatza Osoak, Arcelor Mittal enpresaren mugagabeko itxieraren aurrean, honako adierazpen hau onartu du:
1. Sestaoko Arcelor Mittal enpresako eta enpresa laguntzaileetako langile guztiei gure elkartasuna adierazten diegu une zail honetan. Sestaoko Udaletik herritarrei dei egiten diegu Sestaoko Arcelor Mittlal enpresako langileek egiten dituzten mobilizazio guztietan parte har dezaten. Era berean, gure nahia adierazten dugu planta hori ahal denik eta lasterren berriro has dadin lanean, era horretan pertsona horiek lanera buelta daitezen, posible bada gaur egun dituzten baldintzak hobetuz.
2. Produkzioan eman den eten hau ez da bakarrik mundu mailan altzairuaren demandan egon den jaitsieraren ondorio, baina baita altzairu txinatarra merkatukoa baino %30 merkeago egotea eta batez ere energia elektrikoaren kostu handiarena ere.
3. ERAKUNDE GUZTIEI eskatzen diegu elkarlanean jardun dezatela, Mahai Sektorial baten bitartez, Sestako Arcelor Mittal enpresako langileen eta jardunaren defentsan, produkzio zentro hau berriro irekitzeko neurriak bultzatuz; bereziki Europar Batasunari, Txina bezalako ekonomiak egiten ari diren lehia desleialari galga jartzeko antidumping neurriak onar ditzan, eta halaber energiaren prezio berrikusteko neurriak har ditzan gero eta globalizatuagoa eta konplexuagoa den merkatu honetan enpresa handien lehiakortasunari laguntzeko.
4. Arcelor Mittal enpresari eskatzen diogu egin ditzala beharrezkoak diren ahalegin guztiak eta bila dezala modua produkzioari ahalik eta lasterren ekiteko, Sestaon duen plantarako lan-karga ziurtatuz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14