SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/01/19

Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 15ean, 14:00etan, amaituko da

rss Ezagutzera eman
Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du

ARGAZKIA JAITSI

Sestao, 2016ko urtarrilaren 19a. Sestaoko Udalak kartel lehiaketa deialdia egin du, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeen eskubideak aitortu eta aldarrikatzeko eguna dela eta antolatuko diren ekitaldien programa ilustratuko duen irudia bilatzeko. Aurtengoa lehiaketa hau egiten den hirugarrena da eta indarra hartzen ari da Berdintasuna atalak urtero sustatzen dituen ekitaldien artean.

Sestaon erroldatuta dauden pertsona guztiek hartu ahal dute parte kartel lehiaketa honetan eta gehienez ere, beste lehiaketa batean parte hartu ez duten bi obra original aurkeztu ahal izango dituzte.

Kartelaren motiboa Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta beraz, lanek, gaiari dagokionean, data horri eta emakumeen eskubideen aldarrikapenari buruzko aipamena egin beharko dute, gaur egungo egoerari buruzko ikuspegi zehatza azpimarratuta, eskubide zibilak, giza eskubideak, politikoak, ekonomikoak edota kultura arlokoak esaterako.

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 15ean, 14:00etan, amaituko da. Data horretatik aurrera, epaimahai kalifikatu batek aukeratuko ditu lanik onenak eta otsailaren 19an emango du ezagutzera epaitza. Kartel irabazleak 500 euroko diru saria jasoko du. Lehiaketara aurkeztu diren lanak martxoaren 1etik 18ra egongo dira ikusgai Musika Eskolako erakusketa aretoan.

Lehiaketaren oinarriak interesatu guztien eskura egongo dira Sestaoko Udalaren web orrian (www.sestao.eus) eta Berdintasuna arloko, Sestao Berdintasuna, Facebook profilean.