SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/01/18

Udalak komun publikoa jarriko du Kasko plazan

Kabinak, barruan, ingeles tipoko altzairu herdoilgaitzez egindako komuna, sentsore bidez aktibatzen diren txorrota eta lehorgailua konketan integratuak eta ispilua izango ditu

rss Ezagutzera eman
Udalak komun publikoa jarriko du Kasko plazan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Kasko plazan komun publiko bat jartzeko lanak hasi ditu. Komun hau udalerrian ezaugarri hauen dituen jartzen den lehen komuna da eta helburua herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea da.

Ekipamendu honek irisgarritasun araudia erabat betetzen du, eta horrek desgaitasuna duten pertsonek, adinduek eta haurrentzako aulkia daramatzaten pertsonek ere erabili ahal izatea ahalbidetzen du. Hiru kolektibo hauek arazoak zituzten Kasko plazaren azpian dagoen komuna erabiltzeko, komun hori erabiltzeko eskailerak jaitsi behar direlako, eta arrazoi hori dela eta itxi egingo da zerbitzu berri hau martxan jartzen denean.

Jarriko den kabina laukizuzena da eta metalezko egitura tubular batez eginda dago. Udalak 48.000 euro inbertituko ditu komun hau erosi eta jartzen. Leire Fernández Obrak eta Herri Bideak arloko zinegotziak esan duenez komun hau "berez garbitzen dena” da, komuna, konketa eta lurra erabilera bakoitzaren ondoren garbitu eta desinfektatzen baitira, eta horrek “komuna beti baldintza egokietan egotea bermatzen du”.

Kabinak, barruan, ingeles tipoko altzairu herdoilgaitzez egindako komuna, sentsore bidez aktibatzen diren txorrota eta lehorgailua konketan integratuak eta ispilua izango ditu. Kanpoaldean komunaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen duten led motako argi-seinaleak izango ditu. Atea grafitien eta urraduren kontrako altzairuzko bi panel dira eta isolamendu termiko eta akustiko egokia bermatzen dute.

Udalak uste du otsailean funtzionatzen hasiko dela. Baliteke datozen urteotan udalerrian jarriko diren kabinak gehiago izatea, Udala parkeetan eta aisiarako zonetan baten bat gehiago jartzea aztertzen ari baita.