Prentsa Aretoa
2016/01/12
Udalak bonu batzuk jarriko ditu salmentan Ostiral Kulturaletan parte hartzea errazteko
Musika Eskolak 29 antzezlan abegiko ditu eta 17 erakusketa
Udalak bonu berezi batzuk jarriko ditu salmentan Ostiral Kulturalak programan parte hartzea errazteko Bonu hauek ikusle leialenei zuzenduta daude, hauek baitira Musika Eskolara antzezlanak eta musika obrak ikusi eta entzutera maizen joaten direnak. Txartel berri hauekin, ikusleek sarrerak erosteko Musika Eskolako kanpoaldean egiten diren ilarak saihestuko dira, batez ere obrak kalitate hobea duenean.
Gorka Álvarez, Kultura, Euskara eta Kirolak arloko zinegotziak adierazi duenez, bonu hauek ateratzea ”Musika Eskolara Ostiral Kulturaletan parte hartzera sarri joaten diren herritarren eskaerari erantzun bat ematea da, herritarrek hauek leihatilan egiten den ilara saihesteko produktu bat ateratzea eskatzen ziguten, orain arte obra ematen zen egun berean jartzen baikenituen salgai".
Bonu hauek koloretakoak izango dira (gorria, morea, laranja eta berdea), 20 eta 25 euro bitarteko kostua izango dute eta guztira lau saio ikusteko balioa izango dute. Bonu gorriek martxoko obrak ikusteko aukera emango dute, laranja kolorekoek apirilekoak, moreek maiatzekoak eta berdeek urrikoak. Lau funtzioko zikloa hasi aurreko ostegunean jarriko dira salgai interesatuta daudenek eskuratu ahal ditzaten.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14