Prentsa Aretoa
2015/12/18
Sestaoko Udalak ideien lehiaketa deialdia egin du San Pedro plaza estaltzeko
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira lehiaketaren oinarriak, interesatuta dauden arkitektoek, 30 eguneko epean, euren proposamenak aurkez ditzaten
Sestaoko Udalak ideien lehiaketa deialdia egin du aurtengo legealdian burutuko den obrarik garrantzitsuenetakoari ekiteko: San Pedro plaza zati batean estaltzea.
Gaur, urtarrilak 5, asteartea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira lehiaketaren oinarriak, interesatuta dauden arkitektoek, 30 eguneko epean, euren proposamenak aurkez ditzaten.
Gobernu taldeak duen ideia erabilera anitzeko espazio estalia egitea da, "gurasoek seme-alabekin jolastu ahal izateko zabuak eta aldi berean jaiak, ekitaldiak eta eguraldiaz arduratu beharrik gabe era guztietako ekitaldi publikoak egitea ahalbidetuko duen espazioa” azaldu du Josu Bergara alkateak.
Estali nahi den espazioa plazaren erdialdea da. Guztira 1.250 metro koadroko azalera estaliko da eta alboetan lurrazpiko aparkalekura oinezkoak sartzeko euritik babesteko dauden bi kupulak erabat eraberrituko dira.
Ideien lehiaketa honetan parte hartzea sustatzeko asmoz, Sestaoko Udalak 16.000 euro jarriko ditu modu honetan banatuko diren sarietan: lehiaketaren irabazleak 9.000 euroko saria jasoko du, bigarrenak 4.000 eurokoa eta hirugarrenak 3.000 eurokoa.
Leire Fernández, Obrak eta Hiribideak arloko zinegotziak azaldu duenez, ideien lehiaketa “aurreproiektu mailan garatuko da, eta beraz irabazle suertatzen den arkitektoak, ondoren egikaritze proiektua burutu beharko lizitatua izateko”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14