Prentsa Aretoa
2015/12/17
Udaltzaingoak abian jarri du piroteknia materialaren salmentari buruzko informazio kanpaina bat
Kanpaina hau garai honetan mota honetako artikuluen balizko salmenta egin dezaketen merkatari guztiei zuzenduta dago
Sestako Udaltzaingoak, gabon jaiak direla eta, piroteknia materialaren legez kanpoko salmentari buruzko informazio kanpaina jarri du abian; kanpaina hau garai honetan mota honetako artikuluen balizko salmenta egin dezaketen merkatari guztiei zuzenduta dago.
Horrela bada, atzo, abenduak 16, hasita, Udalak enplegu plan baten bitartez kontratu dituen 12 zaindariak informazio orri bat banatzen ari dira negozio hauetan eta horren bidez dendariei jakinarazten zaizkie indarrean dagoen legediaren puntu garrantzitsuenak eta horiek bete ezean jaso ditzaketen isunak.
Zentzu honetan, Udaltzaingoak merkatariei gogorazten die, piroteknia materiala saldu ahal izateko Gobernuaren Ordezkariordetzaren baimena izan behar dutela, aurrez Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalak eta Arma eta Leherkarien Esku-hartzerako dagokion Guardia Zibilaren Komandantziaren txostena izanik. Era berean, gogorazten da esperientziarik gabeko publikoari salduko zaion gutxieneko alea ontzia izango dela eta debekatuta dagoela ale solteen salmenta.
Piroteknia materiala saltzeko adinari dagokionean, debekatuta dago F1 kategoriako materiala (oso arrisku txikia duten piroteknia artifizioak eta kanpoko eremu konfinatuetan eta etxe-bizitza eraikinen barruan erabiltzekoak) 12 urtetik beherakoei saltzea, F2 kategoriako materiala (oso arrisku txikiko piroteknia artifizioak eta kanpoko eremu konfinatuetan erabiltzekoak) 16 urtetik beherakoei saltzea eta F3 kategoriako materiala (arrisku ertaina duten piroteknia artifizioak eta kanpoan, eremu zabal eta irekietan erabiltzekoak) 18 urtetik beherakoei saltzea. Gainerako kategorietako materiala debekatuta dago publikoari orokorrean saltzea eta profesionalek bakarrik erabili ahal izango dute.
Bukatzeko, merkatariei jakinarazten zaie indarrean dagoen legediak piroteknia materia kentzea ekar dezakeela eta horretaz aparte eta larritasunaren arabera, 300 eta 90.000 euro arteko isunak.
Udaltzaingoak zaintza areagotuko du datozen asteotan gai horiek sal ditzaketen establezimenduen inguruan araubidea betetzen ari dela egiaztatzeko. Azken urteotan, udaltzainek zenbait puntutan materiala konfiskatu du piroteknia materialaren salmentan irregulartasunak antzeman ondoren.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14