SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/12/16

Musika Eskolak bi elkartasun kontzertu emango ditu Elikagaien Bankuaren alde

2012an hezkuntza zentroak 825 kilo produktu bildu zituen

rss Ezagutzera eman
Musika Eskolak bi elkartasun kontzertu emango ditu Elikagaien Bankuaren alde

ARGAZKIA JAITSI

Sestaon, Gabonetan Musika Eskolan ospatzen diren ospatzen diren entzunaldiak dira errotuen dagoen ohituretako bat. Aste betean zehar, zentroko ikasleek doako kontzertuak eskaintzen dituzte ikasturteko lehen hiruhilekoan ikasi duten guztia bertaratzen direnei erakusteko. Kontzertu hauek oso gustagarriak dira publikoarentzat, batez ere Eskolan ikasten duten haurren senideentzat, urtero aretoa lepo betetzen dutelarik.

Aurten kantuan eta musika-tresnak jotzeko izena eman duten 338 ikasle ia guztiak kontzertu horietan parte hartuko dutela aurreikusten da. Lehenengo taldea gaur arratsaldean bertan aterako dira taula gainera eta emanaldiak abenduaren 22ra arte luzatuko dira.

2015eko kontzertuek zerbait berezia badute 2012ko elkartasun izaera berreskuratzen dutela da, orduan Musika Eskola kalera atera zen kantatu eta musika egitera Elikagaien Bankuaren alde jakiak biltzeko helburuarekin. Harako hartan hezkuntza zentroak 825 kilo produktu bildu zituen, San Vicente Paúl elkarteari eman zitzaizkionak bera baita Sestaon elikagaiak banatzeko ardura duena.

Beraz, datozen egunotan emango diren sei musika kontzertuetatik, lau Eskolan Musikan bertan emango dira eta gainerako biak Udal Liburutegiko arkupeetan, mundu guztiari zabalik nahi duen jendeak familia behartsuenei elikagaiak emateko.

Kanpoko kontzertuak abenduaren 21ean eta 22an eskainiko dira arratsaldeko bost eta erdietan. Musika Eskolak herritarrek berri ere parte-hartzea espero du kanpaina, orain dela hiru urte bezala, arrakastatsua izan dadin. Gabonetako ekimen honen osagarri, Musika Eskola baloratzen ari da martxoan elkartasun kontzertu programa berria antolatzeko aukera Elikagaien Bankuarekiko lankidetza estrategia honen barruan.