SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/12/15

Sestaoko Udala FEDER diru laguntza deialdian aurkeztuko da

Espainiako FEDER-en Hazkunde Jasangarriko Programa Operatiboak (HJPO) 1.000 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du Espainian Hiri-garapen Jasangarriko Estrategia Integratuak finantzatzeko

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udala FEDER diru laguntza deialdian aurkeztuko da

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udala hirigintza garapenerako proiektu integrala eta jasangarria egiten hasi da, Europar Batasuneko FEDER funtsen banaketan aurkeztu ahal izateko helburuarekin. “Estrategia de Desarrollo Urbano Sostenible e Integrado” izeneko lan honek irtenbideak ematen ditu gure udalerriaren hirigintza arloko erronka eta arazoei aurre egiteko eta era horretan, europar estrategiaren ildoari jarraiki, hiri integratzaile, jasangarri, eraginkor eta adimenduna lortu ahal izateko (Estrategia Europa 2020).

Espainiako FEDER-en Hazkunde Jasangarriko Programa Operatiboak (HJPO) 1.000 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du Espainian Hiri-garapen Jasangarriko Estrategia Integratuak finantzatzeko. Kopuru hori, deialdi lehiaketa-deialdi baten bitartez, 20.000 biztanletik gorako udalerriei edo udalerrien elkarteei zuzenduta dago.

“Estrategias de Desarrollo Urbano Sostenible Integrado” izeneko deialdia azaroaren 17an argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean. Deialdi horretara aurkeztu beharko dira Estrategia Integratuak eta behin aukeratuak izan direnean, erabakiko da estrategia horretako zein proiektuk jasoko duten FEDER-en lagundutako finantzatzea.

Estrategia gidatuko duten helburu tematikoak lau dira:

1. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) erabilera eta kalitatea hobetu.

2. Karbonoan baxua den ekonomia sustatu.

3. Ingurumena zaindu eta babestu eta baliabideen eraginkortasuna sustatu.

4. Gizarteratzea eta pobreziaren kontrako borroka.

Sestaoko Udala gauzatzen ari den “Estrategia de Desarrollo Urbano Sostenible e Integrado” izeneko proiektuak jasotzen ditu 2020 urtean nahi dugun udalerria lortzeko bide-orria izan behar duten lan-ildoak eta helburuak

Lan hau kontrastatzeko, abenduaren 17an hiritarren parte-hartze jardunaldia ospatuko da Sestao Berrik Txabarri kaleko 16. zenbakian dituen bulegoetan, 19:00etatik aurrera.