SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/12/10

Sestaoko erakusleiho lehiaketaren 18. edizioa abian jarri da

Aurten 26 negoziok eman dute izena erakusleihoen lehiaketan eta 7k barruko apainketan, eta horrek hobetu egiten du iazko parte hartzea

rss Ezagutzera eman
Sestaoko erakusleiho lehiaketaren 18. edizioa abian jarri da

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Merkatarien Elkarteak, Udalaren babesarekin, abian jarri du Sestao Ilusiona  erakusleiho lehiaketaren 18. Edizioa. Ekimen honen helburua merkatariak inplikatzea da euren establezimenduen erakusleihoak apain ditzaten gabon garaian eta era horretan udalerriko kale eta komertzioen irudia erakargarriagoa eta dotoreagoa izan dadin.

Horrela bada, izena eman duten komertzioek erakusleihoak apainduta izan beharko dituzte abenduaren 9tik 31ra bitartean eta egunero argiztatuta 22:00ak arte. Aurten 26 negoziok eman dute izena erakusleihoen lehiaketan eta 7k barruko apainketan, eta horrek hobetu egiten du iazko parte hartzea, iaz 17 establezimenduk parte hartu baitzuten erakusleiho lehiaketan eta 3k barruko apainketan.

Sari banaketa urtarrilaren 21ean egingo da Musika Eskolako areto nagusian. Irabazleak 400 euroko saria, trofeoa eta diploma jasoko ditu. Bigarrenak 300 euroko saria eta diploma jasoko ditu eta hirugarrenak 200 euroko saria eta diploma. Barruko apainketa lehiaketaren irabazleak 200 euroko saria eta diploma jasoko ditu.

Gala hau probestuz, Sestao Betidanik Saria, aurten hirugarren urtea betetzen duen aitorpen sari hau, ibilbide luzea izan eta ibilbide horrengatik Sestaoko merkataritzaren erreferente izan den profesionaletako bati emango zaio.

Ekonomia Sustapena arloko Leire Corrales zinegotziak eskerrak eman dizkie parte hartu duten komertzioei lehiaketa honetan parte hartzeagatik erakutsi duten inplikazioa, ilusioa eta gogoagatik eta pozik agertu da Sestaoko komertzioak bikain erantzun diolako egindako deialdiari 2014ko kopuruak hobetuz. Azkenik, zinegotziak gogora ekarri du gobernu taldearen helburuetan garrantzitsuenetako bat sektore honekin zerikusia duen guztiari laguntza eman eta dinamizatzea dela bera baita udalerriaren ekonomiarako garrantzitsuenetakoa.