Prentsa Aretoa
2015/11/30
Udalak udal kiroldegietako instalazioetan jartzeko desfibriladoreak erosi ditu
Los recintos estarán mejor preparados para atender emergencias por infarto de miocardio
Sestaoko Udalak hiru desfibriladore automatiko erosi ditu Las Llanas Futbol Zelaian, Las Llanas Pilotalekuan eta Galindoko Futbol Zelaian jartzeko. Sorospenerako hiru ekipo hauek erosita, Udalak udal kirol instalazio guztiak kardio-osasuntsuak izatea lortu du, izan ere Las Llanas eta La Benedicta kiroldegiak duela asko baitzuten desfibriladore bana.
Eusko Jaurlaritzaren legediak derrigortu egiten du 700 pertsona baino gehiago hartzen dituzten esparruetan desfibriladoreak izatera 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta Kultura, Euskara eta Kirolak arloko Gorka Álvarez zinegotzia pozik agertu da esanez “Sestaon, dagoeneko instalazio guztiak ditugu araudiaren barruan miokardio-infartuek eragindako larrialdiei aurre egiteko”.
Álvarezek esan duenez neurri honi esker “Udala askoz hobeto prestatuta egongo da miokardio-infartu bati aurre egiteko, kasu hauetan zenbat eta denbora laburragoan erantzun orduan eta aukera handiagoak izango baititugu biziak salbatzeko".
Desfibriladoreek ez dute mantenu lanik behar eta egunean zehar zenbait aldiz azterketa automatikoa egiten dute egoera onean daudela egiaztatzeko. Gainera, argi-seinale bat daramate aparailuak bateria duela eta funtzionatzen duela egiaztatzeko.
Udal Kirol Institutuak kiroldegietako langileei zuzendutako ikastaro bat egin du desfibriladorearen erabilera ikas dezaten. Prestakuntza hau denbora gutxi barru futbol eta pilota taldeetako arduradunek ere jasoko dute, eurek ere jakin dezaten zelan jokatu beharrizanik izatekotan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14