SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/11/27

Udaltzaingoak formazioa hobetuko du, osasun publikoaren aurkako delituetan

Dos especialistas han impartido un curso a los agentes para actualizar sus conocimientos sobre tipos de delitos, normativa vigente y actuaciones

rss Ezagutzera eman
Udaltzaingoak formazioa hobetuko du, osasun publikoaren aurkako delituetan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udaltzainek aste honetan ikastaro bat jaso dute, establezimendu publikoetan gertatutako osasunaren aurkako delituei buruz. Ikastaro honetan parte hartu duten udaltzainek eguneratu ahal izan dituzte establezimendu publikoetan eta gazteek erabiltzen dituzten lonjetan osasunaren aurako mota horretako delituetan dituzten ezaguerak, kasu horietan ezar daitekeen araudia, eta horiei aurre hartzeko burutu beharreko polizia-aktuazioei buruzkoak.

Ikastaroa Udal Liburutegian eman izan da, azaroaren 25ean eta 26an, arratsaldez. Ikastaroa ematen Polizia Judizialeko bi funtzionario izan dira, 25 urtetik gorako esperientzia dutenak osasun publikoaren aurkako delituen ikerketan.

Udaltzainek gaur egun osasun publikoaren aurkako delituen alor horretan indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa, baita ere Zigor Kodea, Prozedura Kriminalaren Legea eta Herritarren Segurtasunerako Legea ere.  Atal horren barruan, udaltzainek eguneratu ahal izan dituzte zenbait nozio: pertsona susmagarrien identifikazioa, gorputz-arakatzeak, araketak, atxiloketak eta zehapenak.

Irakasleek lokal publikoetan banatu ohi diren droga mota guztiak aztertu dituzte, salmentarako erabilitako moduak eta salmentaren erantzuleak. Ikastaroan zehar, poliziaren ikerketen ingurukoa ere jorratu ahal izan da. Alde horretatik, udaltzainek zenbait azalpen jaso dituzte, poliziaren operazioak prestatzea, polizien banaketa, parte hartu behar duen udaltzain bakoitzari lanak banatzea eta frogak jasotzeari buruz.

Aztertu dituzten arloen artean, honakoak landu dituzte: establezimendu publikoetan sartzea eta lokala arakatzea, atxiloketak egitea, ondoren burutu beharreko ikerketak, eginbideen instrukzioa.